BILBO. Museoaren iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:00etan hasiko den emanaldiaren ondoren, Iborrarekin solasean aritzeko eta pelikularen nondik norakoak eztabaidatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.
"La fiesta de los locos" Manuel Iborraren lehen dokumentala da -besteak beste, "Orquesta Club Virginia" eta "The Leftlovers" filmak zuzendu ditu-. Cadizen zegoen kaleko inauteriak harrapatu zuenean: "callejeras" izeneko taldeak Andaluziako hiriko kaleetan zehar ibiltzen dira hamar egunez, kopla asmotsu eta politikoak abesten.
Filmaren emanaldia 18:00etan hasiko da eta Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik museoaren txarteldegian edo webgunean eskuratu behar da.