Síguenos en redes sociales:

Guggenheim Museoak "La fiesta de los locos" film dokumentala doan eskainiko du

Guggenheim Museoak "La fiesta de los locos" film dokumentala doan eskainiko duJose Mari Martínez

BILBO. Museoaren iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:00etan hasiko den emanaldiaren ondoren, Iborrarekin solasean aritzeko eta pelikularen nondik norakoak eztabaidatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.

"La fiesta de los locos" Manuel Iborraren lehen dokumentala da -besteak beste, "Orquesta Club Virginia" eta "The Leftlovers" filmak zuzendu ditu-. Cadizen zegoen kaleko inauteriak harrapatu zuenean: "callejeras" izeneko taldeak Andaluziako hiriko kaleetan zehar ibiltzen dira hamar egunez, kopla asmotsu eta politikoak abesten.

Filmaren emanaldia 18:00etan hasiko da eta Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik museoaren txarteldegian edo webgunean eskuratu behar da.