BILBO. Drogamenpekotasunen Negoziatuak koordinatuta, Martha Ubieta psikologo, sexologo eta aholkulariak adikzioen eta emakumezkoen sexualitatearen artean dagoen loturari buruzko gogoeta egitera gonbidatuko ditu parte hartzaileak, eta binomio horrek emakumeengan banaka eta taldeka duen eraginean sakonduko du.

Hitzaldia adikzioak eduki eta laguntza taldeetan indarberritzen ari diren pertsonentzat eta mendekoen senideen laguntza taldeetan dauden pertsonentzat da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Topaketaren bidez, adikzioen eta emakumeen sexualitatearen arteko loturaren berariazkotasunean sakonduko da. "Izan ere, drogen kontsumoak edo adikzioek sexualitatearen adierazpenean eragiten du, haren alderdi guztietan, eta horrek kontuan hartu beharreko arriskuak dakartza", azaldu du.