BILBO. Euskotren sozietate publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, otsailaren 26an, San Mamesen 18:30etik aurrera jokatuko den Santander Ligako Athletic-Granada partida dela eta, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Horrela, Atxuritik Casillara 15 minuturo izaten diren zirkulazioez gain, Atxuritik Ospitalera 17:51n eta Pio Barojatik Ospitalera 17:29an, 17:44an eta 18:14an irtengo diren zerbitzu bereziak ere eskainiko dira. Partida bikatuta, 19:56tik 20:41era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa egingo da Casilla eta Euskalduna artean, eta mozketa bukatuta, Atxurirako eta Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.
Neurketaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten baitira. Unitate horiek geralekuetan egoten diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edo bestela, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsulatu.