BILBO. Josu Zarate abeslariak ekitaldia alaituko du, eta Fco. Javier Fdez. de Jauregui (baxu elektrikoa) eta Iñar Sastre (pianoa eta moldaketak) ere taula gainean izango diar. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, BilbaoMusikak jakinarazi duenez.
Euskal kantutegi zahar eta berrian dauden abestiak ikus-entzuleekin batera abestea helburu duen kontzertuan publikoaren parte hartzea ezinbestekoa izango da, eta musikarien eta publikoaren arteko lotura egiteko Josu Zarate izango da. Era honetan, txistua, baxu elektrikoa eta pianoa protagonista izanik, emanaldian zehar, Iñar Sastreren moldaketak izango dituzten euskal konposizio oso ezagunak interpretatuko dira.
Xabier Leteren "Kontrapasa" eta "Xalbadorren heriotzean", Urretxindorraren "Udaberria datorrenian", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Oskorriren "Violetaren martxa", Maixa eta Itziaren "Iluntzean", Gozategiren "Nirekin", Hertzainaken "Aitormena", Tapia eta Leturiaren "Konpostelako erromesa" eta Pantxoa eta Peioren "Batasuna" moduko kantak entzungo dira.
Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia osaturiko banda martxoaren 6an bueltatuko da eszenatokietara "Txistu eta piano errezitaldiaa" eskaintzeko. Bertan, ganbera musika, binaka, bakarka eta abar luze bat interpretatuko dira Mariano Santamaria pianistarekin.