BILBO. Zentro bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, filma proiekzioa 19:00etan hasiko da eta auditoriumean izango da. Ondoren, hitzaldia izango da, eta bertan, ikus-entzuleek zuzenean aditu ahal izango dituzte filmaketan izandako pasadizoak eta bitxikeriak eta Javier Pereirak thriller honetako psikopataren rola egiteko izan zuen aldaketa fisikoaren berri.
Esan bezala, proiekzioa 19:00etan hasiko da, Azkuna Zentroaren auditoriumean. Sarrera dohainik izango da, aretoko eserleku guztiak bete arte.