BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, proposamenak ez dira bakarrik Bilbokoak izan, Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Errioxa, Huelva, Sevilla, Leon, Valentzia eta Murtziako kartelak ere izan baitira. Halere, ohi bezala, Bilboko ekarpenak izan dira nagusi.

Lehiaketaren epaimahaiak urtarrilaren 24an aukeratu zituen sei kartel finalistetako bat izan da irabazlea. Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo "El Nervión" egunkariko kazetaria izan dira epaimahaikideak.

Hiru modu izan dira sei kartel finalisten artean aukeratzeko: era presentzialean Euskal Museoan, Bilboko Udalaren web orrian (www.bilbao.eus) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen webgunetan. Sistema bakoitzeko botoek hautaketaren %25 suposatu dute, eta gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabaki da.

Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin dira bozketak: Deia, ETB, El Correo, , Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Herri Irratia, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.