Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
BBKren babesari esker, bertara datozen familiek, Gabonetako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute
BILBO. Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da astelehen honetan, urtarrilaren 2an, jaiegun hauetan museora bisitari ugari hurbiltzen baitira, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.
Egunotan Bilbo bisitatzen dutenek urtarrilaren 8an itxiko den "Francis Bacon: Picassotik Velázquez-era", "Hermann eta Margrit Rupf Bilduma" eta "Albert Oehlen: Irudiaren atzean" erakusketez gozatzeko aukera izango dute.
Era berean, zabaldu berria den Fiona Tan artista indonesiarraren "Ekialdeari begira, galduta" (Disorient, 2009) bideo-inztalazioa ikusi ahal izango dute Film & Video aretoan. Bestalde, BBKren babesari esker, bertara datozen familiek, Gabonetako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.
Más en Bilbao
-
El primer premio de la lotería deja casi medio millón de euros en Bizkaia
-
Estos han sido los mejores memes que nos ha dejado el fin del culebrón Nico Williams
-
Regresa el 'tocomocho' a Bilbao: miles de euros estafados a personas mayores
-
Las Reliquias de Martioda recalan en el Museo Arqueológico de Bilbao