BILBO. Bilboko Udala eta Parke eta Lorategi Publikoen Espainiako Elkartea dira jardunaldiaren antolatzaileak. Zinegotziak Bilboko Udalak hiriko zuhaitzen arloko segurtasunari eta prebentzioari buruz duen protokoloa azaldu du.
Jardunaldian Europako eta Espainiako hirietako esperientziak azalduko dira, ezagupenak alderatu eta beste toki batzuetako gestio-politiken ikuspegiak zeintzuk diren jakitekoa. Parte-hartzaileak arretaz aukeratu dira jardunaldiak ikuspegi eta bilakaera dinamikoa eta pragmatikoa izan dezan. Arriskuaren gestioaren arloko nazioko eta atzerriko ikuspegiak aurkeztuko dira: arriskuaren bilakaeraren esperientzien alderik zientifikoena partaidetza sozialari azalduta.
Hitzaldietan Europako zenbait hiritako esperientziak erakutsiko dizkigute: Italiako esperientzia, zuhaitzen arriskuaren gestioa enpresa pribatu baten eskutik; Londreseko esperientzia, erabakiak hartzeko herritarrak gaitzea helburu duena; izan ere, herritarrak dira zuhaitzen kudeatzaileek duten baliabiderik handiena, nahiz eta gutxi erabiliak izan, hori guztia administrazioaren ikuspegitik. Madrilgo esperientzia esanguratsua ere aurkeztuko digute: hor zuhaitzen segurtasunean dauden arrisku espezifikoak prebenitzeko eta antzemateko arazoa aztertuko da, betiere tokiko administrazioko teknikarien ikuspegitik. Azkenik, “big data” delakoak duen tira ikusita, eta arazo honen inguruan hainbat ezbehar egoten dela ikusta, arazoari ekimen pribatutik ekitea da kontua, sektorean diharduten teknikarientzat lagungarri izango den datu-basea sortuz.
Jardunaldia amaitzeko solasaldi-mahaia antolatu da ikuspegi guztiak alderatzeko eta ondorio zehatz eta baliagarriak definitzen saiatzeko.
Bilbo, aurrendaria zuhaitzak kontrolatzen
Hain zuzen ere Bilboko Udalak beste norabide bat hartu du bertako zuhaitzen kontrolean; izan ere, iaz abian jarritako kontratuan segurtasuna hobetzeko baliagarria den zaintza eta kontrolerako protokoloa finkatu baitu.
Bilbon 2 milioi metro karratuko azalera dago lorategi-guneetarako; 34.000 zuhaitz ere bai. Lorezaintzako hiko lanei (berdeguneak, urmaelak eta ur-laminak garbitzea; ureztatzea; segatzea; ongarritzea; loreen landaketa; zuhaixken eta sasien soberakinak ebakitzea; zuhaitzen adarrak ebakitzea; eta loreontziak bernizatzea) beste erantzukizun bat eta erantzukizun hori betetzeko tresnak gehitu zaizkie.
Bilboko Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak zuhaitz guztien arriskuari buruzko azterketa zehatza egiten du. Bilbon dauden 34.000 zuhaitzetatik, %10, hau da, 3.000-4.000 zuhaitz inguruk, zaintza handiagoa behar izaten dute. Bilboko zuhaitz guztien azterketa hurrengo protokoloaren arabera egiten da:
Lehenik eta behin, gaur egun dauden zuhaitzen inbentarioa oinarri hartuta, begiz ikuskatzen dira hobeto aztertzea eskatzen duten aleak. Bigarrenez aztertu beharreko kasuak parke eta lorategien ikuskapena egiten duen ekipo pasatzen dira. Analisi zehatzago eta estandarizatua egiten da, zuhaitzaren egoera zein den zehazten delarik.
Parke, lorategi eta lerrokaduretako zuhaitz handiak badira, talde mistoek egiten dituzte ikuskapenak. Talde mistoetan udal teknikari eta kontratako teknikari bana daude. Talde hauek ikuskapen estandarizatu zehatzagoak eta sakonagoak egiten dituzte, zuhaitzen egoera zein den jakiteko. Zalantzak egonez gero, tornografia bat egiten zaio zuhaitzari.
Azterketaren ondorioz, analizatutako zuhaitz bakoitzaren osasuna zein den ikusi eta tratamendu egokia ematen zaio, gaixo dagoela ikusiz gero. Oso larri badago, moztea ere aukera bat izan daiteke.
Mundu mailako arazoa
2014. urteaz geroztik munduko biztanleen % 54tik gora hirietan bizi da eta, ondorioz, konponbide naturalagoak bilatu beharra dago gizakiaren jarduerak gehiegi aldatutako ingurunerako. Horien barruan, gero eta garrantzi handiagoa dute azpiegitura berdeek, eraginkorra dela erakutsi duen estrategia baita.
Espainiako Parke eta Lorategi Publikoen Elkartea arazoaz jakitun eta herritarren kezkari erantzuteko eta arlo honetako ezagupenak eta prestakuntza hobetzeko premia kontuan hartuta, zenbait ekimen ari da gauzatzen, jardunaldi hau, esaterako. Bertan, Europako eta Espainiako hirietako esperientziak azalduko dira, ezagupenak alderatu eta beste toki batzuetako gestio-politiken ikuspegiak zeintzuk diren jakiteko.