Síguenos en redes sociales:

FMA Trio taldeak joko du ostiral honetan Jazz Bilbao Gau-Txori zikloan

Bi emanaldi izango dira, gaueko 20:30ean eta 23:00etan

FMA Trio taldeak joko du ostiral honetan Jazz Bilbao Gau-Txori zikloanBILBAO 700

BILBO. Fredi Pelaez (Hammond organoa), Mikel Romero (gitarra) eta Ander Hurtado de Saratxo (bateria) musikariek osatzen dute FMA Trio, Hammond organodun hirukote klasikoen bidea jarraituz. Talde horietan bezala, FMA Trio bandan Fredi Pelaezen Hammond organoak betetzen du baxuaren rola, "hiru musikarik osatutako laukotea" eratuz.

"#1" diskoan bildu dituzten abestiek Larry Young, Larry Goldings edo Jimmy Smith musikarien hirukoteen musika dakarte gogora, boogalootik abiatu eta balada goxoetatik energiak gainezka egiten duen swing azkarretara zabaltzen den estilo aniztasunarekin.

Jazz Bilbao Gau-Txori gaueko programa bat da eta euskal jazzaren arloan hazten ari diren musikariei balioa emateko xedea dauka. Kontzertu bakoitzak bi emanaldi izaten ditu, 20:30ean eta 23:00etan, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izaten dira.