Síguenos en redes sociales:

Bilboko udalak "Alde zaharraren garapen jasangarrirako estrategia" aurkeztu du

Estrategia honen zirriborroa gaurtik aurrera ikusgai egongo da www.bilbao.eus udal-webgunean

Bilboko udalak "Alde zaharraren garapen jasangarrirako estrategia" aurkeztu du

BILBO. Dokumentu hau “oinarrizko tresnatzat” hartu da, eta “Alde Zaharra, bihotz historikoa eta modernotasuna” Proiektua osatzen du, hain zuzen ere, Bilboko Udalaren gobernu-talde berriaren 2016-2019 Agintaldiko Planean ezarritako ardatz estrategikoetako bat izanik. Haren helburu nagusia auzo honek arlo ekonomiko, kultural eta sozialean daukan ahalmen handia modu iraunkorrean eta etorkizuneko ikuspegiarekin garatzeko Plana diseinatzea da. Hona hemen Planaren erronkak:

Zazpikaleei aparteko identitatea eskaintzen dioten elementuak nabarmentzea.Bertako merkataritza berpiztea.

Auzo honek kulturaren, aisiaren eta turismoaren alorrean eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea.

Zazpikaleetan dauden erabileren (bizitegiak, aisia, kale-merkataritza...) arteko bizikidetza eta oreka finkatzeko dinamikak garatzen jarraitzea.

Estrategia diseinatzea, prozesuaren gakoa.

Xabier Ochandianok, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko Sailburuak eta Gotzone Zaldunbidek, Herritarren Arreta, Parte-hartze eta Barrutietako Sailburuak, Deustuko Unibertsitateko Braulio Gomez soziologoaz lagunduta, gaur Zazpikaleetako Garapen Iraunkorraren Estrategiaren berri eman dute. Bertan azkenengo hilabeteetan udal-taldeak egindako zirriborroa aurkeztu dute eta, horrez gain, orain abian jarri den prozesu parte-hartzailearen bigarren fasea, Zazpikaleetako eta Bilbo osoko herritarrek zuzen eta artez esku hartzeko.

Prozesu parte-hartzailearen barnean, "Zazpikaleak zenbat ardura zaizkizu?" lemapean egingo diren inkesta eta iritzien foro bat nabarmentzen dira, eta Deustuko Unibertsitatearen koordinazioarekin, iritziak eta ekarpenak biltzeko parte hartzeko metodologia berritzaile bat aplikatu nahi dute, aipatutako Estrategiaren zirriborroa hobetzeko helburuarekin. Proiektuaren azkenengo helburua da Zazpikaleetako ikuspegi osoa lortzea, kulturan aberatsa, merkataritzan indartsua eta nortasuna handikoa, bertako eragile guztiak kontuan hartuta: dendariak, auzokideak eta bisitariak.

Abiapuntua: gazteen Zazpikaleak

Oinarrizko Dokumentu hau egin baino lehenagoko fase modura, Bilboko Udalak Zazpikaleek gaur egun duten profilean sakondu du, eta bertan ikusi du 7.500 lagun bizi direla (Bilboko biztanleriaren % 2) hiriko auzorik gazteenetariko bat izanik, 42 urteko adin batez bestekoarekin.

Azkenengo iritzi-azterketen arabera, Barruti honetan bizi diren pertsonen gehiengoa, orokorrean, auzoko kontserbazioarekin, garbiketarekin eta segurtasunarekin pozik daude eta modu positiboan baloratzen dute bertako elkarbizitza-maila, identitatea eta giroa.

Gainera, aisialdirako, merkataritzarako eta jateko ditugun gune garrantzitsuenetakotzat hartu da. Aldi berean, Bilboko tradizioak eta identitate- adierazleak gordetzen dira, beraz, hiriko erakargarritasunaren elementu aipagarria da, Bilboko eta Bizkaiko gainerako biztanleentzat zein estatu mailako eta atzerritik etorritako biztanleentzat. Esan daiteke, Bizkaira datozen 4 bisitaritatik batek Zazpikaleak bisitatzen duela.

Erakargarritasun hori izan arren, krisi ekonomiko berria dela eta, bertako merkataritza-jarduerak bereziki jaitsiera izan du eta 2007-2015 urteetan denden % 23 galdu galdu dira (5 puntu Bilboko batez bestekoaren gainetik). Aldi berean, taberna eta jatetxeen kopurua % 6 igo da, Bilboko joeraren aurka, orokorrean horien kopurua % 8 jaitsi delako.

18 ekintza dituen estrategia

Etorkizunean merkataritza-interesak, bai eta auzokideen eta bisitarien interesak ere kontuan hartzen duen Plan bat abian jartzeko, Estrategia honetako egungo borradorea, orain herritarren parte-hartzea izango duena, 5 ardatz nagusitan antolatutako 18 ekintza dauzka:

5ARDATZ

18JARDUERA

1)IDENTITATEA ETA POSIZIONAMENDUA

3)TURISMO IRAUNKORRA, GARAPEN ELEMENTU MODUAN

4)KALEKO EREMU ERAKARGARRIA ETA ATSEGINA

5)GIZARTE GARAPENA ETA BIZI KALITATEA

Parte hartzearen garrantzia: Lehenengo fasea

"Bilboko Alde Zaharraren Garapen Jasangarrirako Estrategiaren" definizio-prozesua gogoeta kolektibo gisa hartu da, parte-hartzea ahalik eta gehien sustatu nahi duena.

Parte-hartze hori lanaren prozesu osoan garatzen ari da, zenbait metodo eta tresna uztartuz. Lehenengo fasean, batez ere, prozesu honetan ezinbestekoak diren eragileen inplikazioa bilatu da.

Horrela, hasierako fase honetan, azken hilabeteotan Zazpikaleekin zuzen edo zeharka lotuta dauden udaleko zerbitzu eta erakundeek parte-hartze handia izan dute eta ondorengo eragileen iritzia eskatu da:

Udal-talde politikoak (banakako elkarrizketak).

Instituzio eta kanpo-eragileen ikuspegia (banakako elkarrizketa)Auzo-eragileak (eragileekin egin zen Ikuspegi Mahaiaren bitartez, 2016ko maiatzaren 25ean egin zena, Zazpikaleetako 9 eragile ekonomiko eta sozial egon ziren)Herritarrak inplikatzea: bigarren faseaProzesu parte-hartzailearen bigarren fasea udal-taldeak egin duen agiria kontrastatu eta aberastu nahi da, Zazpikaleetako eta hiriko gainerako auzoetako herritarrekiko hartu-emon zuzenaren bidez.

Horretarako, esku hartzeko bi bide ezarri dira:Parte hartzeko esperientzia berri bat. Bertan, 1000 lagunen iritzi eta ekarpenak jaso nahi dira esku-hartze trinko baten bidez.

Zazpikaleetako auzokoei eta Bilboko gainerakoei irekita dagoen bide bat da eta horretan, herritarrek oraingo agiriari ekarpena egin ahal izango diote. Horretarako, gaurtik aurrera, www.bilbao.eus webgunean 100 orrialde baino gehiago dituen testu nagusia ezagutu ahal izateko gune zehatz bat egongo da.

Horrez gain, urriaren 17tik aurrera, online formulario baten bidez ekarpenak egin ahal izango dira, inolako kreditazio elektroniko sartu barik. Parte hartzeko gune hori urriaren 17tik azaroaren 11ra arte irekita egongo da.

Eztabaidarako Inkesta eta Foroa

Aipatutako eztabaidarako inkesta eta foroa Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Lab ikerketa-taldeak koordinatuko ditu.

Eztabaidarako inkestak herritarrek esku hartzeko bide bat da, interes orokorrari begira daude eta agintariei herritarren iritzia helarazteko aparteko tresnak dira. Hainbat fasetan egiten dira, parte hartzen dutenek aukera izan dezaten galdetzen zaien gai horretan sakontzeko eta eztabaidatzeko.

Lehendabizi, urriaren 17tik aurrera, zorian aukeratutako Zazpikaleetako eta gainerako auzoetako herritarrei ohiko telefono-inkesta egingo zaie. 1.000 inkesta egitea aurreikusi da.Inkesta amaitzen denean, berau bete dutenak bilera batera (eztabaida-forora) gonbidatuko dira. Etorritakoek eztabaidatu beharreko gaiari buruz adituek duten iritzia entzun, materialak irakurri, galderak egin edo besterik gabe, Zazpikaleetako etorkizunari buruz hitz egin ahal izango dute. Eztabaidarako foro hori azaroaren 1ean, larunbatean, egingo da, Burtsa Auzo Etxean eta 100 lagun bertan izango direla espero da.

Jasoko diren proposamen eta iritzi guztiak, inkestakoak nahiz bilerarenak, ekarpen gisa prozesu parte-hartzailera eramango dira.