Síguenos en redes sociales:

Aburtok hirien zeregin aktiboa defendatu du nazioarteko desafio berriei aurre egiteko

Alkateak Bilbok uri modura daukan zeregina areagotzeko helburua iragarri du

Aburtok hirien zeregin aktiboa defendatu du nazioarteko desafio berriei aurre egiteko

BILBO. Horretarako, alkateak adierazi du ezinbestekoa dela tokiko eta erregioetako gobernuek “garapen urbano jasangarriarekin konpromisoa hartzea eta ikuspegi estrategiko globala edukitzea, eta tokiko eremutik harago koordinatzea gure ekintzak. Horrek maila guztietan interaktuatzea eskatzen digu, horrela, hiriok nazioarteko politiken erdi-erdian egoten jarraitu beharko dugu.”

Juan Mari Aburtok berriro esan du, ildo horretatik, sendo defendatu behar dela tokiko eremuaren zeregina, hor dagoelako “politika makro guztiak praktikan jarri behar diren lekua, hiri bakoitzeko errealitate espezifikoari nahi eta nahi ez egokituz.”

Bilboko kasu zehatzean, adierazi du "globalki pentsatu, tokikoa egin esaldiak ? think globally, act locally ? inoiz baino zentzu gehiago dauka gaur zenbait desafiori erantzuna emateko, zahartzea, enplegua, gizartearen kohesioa edo ingurumenaren babesa, gure gizarteek aurre egiten behar baitiete. Eta Bilbon ? zehaztu du ? ikuspegi hori sendotzeko prest gaude.”

Bilbo munduko biltzarrean

Bogotan “Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak (HTGB)” elkarteak antolatuta urriaren 12tik 14ra egiten ari den biltzar horretan egin ditu adierazpen horiek Juan Mari Aburtok. alkateen, zinegotzien eta tokiko eta erregioetako gobernuen munduko fororik handiena eta garrantzitsuena da; hirietako, metropolietako eta erregioetako ordezkarien eta gizarte zibileko eta enpresaren eta hezkuntzaren alorreko adituen artean, guztira, 3.000 pertsona baino gehiago elkartuko dira.

Kolonbiako bidaia instituzional hau ? legislaturan atzerrira egiten duen laugarrena ? bat dator herrialdeko prozesu historiko garrantzitsu batekin, bizitzen ari diren bakearen bidearekin.

Bogotan egiten ari den gailurra estu lotuta egongo da Habitat III, etxebizitzari eta garapen urbano jasangarriari buruzko Nazio Batuen Hirugarren Biltzarrarekin, lelo honen pean: “Tokiko ahotsak mundu hobe baterako”; beste batzuen artean, tokiko gobernantzaren eta jasangarritasun urbanoaren arloko premiazko arazoei buruz eztabaidatuko da.

Hain zuzen ere, helburu nagusienetako bat da udalerri mailako mugimendu internazionala biziberritzea eta tokiko eta erregioetako liderren sare globala sendotzea, euren artean elkartu daitezen bultzatuz, esperientziak trukatuz eta elkarrengandik ikasiz.

Marko horretan izan du parte-hartzerik garrantzitsuena Juan Mari Aburto Alkateak (Bilbon goizaldea zenean); munduko hitzordu honetan “Bilboko eredua eta Bilboren bihar-etziko proiektuak aurkezteko, garapen jasangarria izateko hiriaren eredua aurkezteko gatoz, alegia; izan ere, garapen hori bateragarria izan da jarduera ekonomikoarekin eta ingurune naturala babestearekin.”

Juan Mari Aburtok beste agintari garrantzitsu batzuekin partekatu ditu bere esperientziak. Hauek dira: Federico Gutierrez, Medellin-eko alkatea, Dina Oyun, Errusiako Kyzyl hiriko alkatea eta Anthony Sorris, New York-eko lehenengo alkateordea.

Hitzaldian, hiriek daukaten zeregin garrantzitsua defendatu ondoren, Bilboko Udaleko arduradun gorenak uriburuak maila guztietan izan duen eraldaketa-prozesuaren errepaso zabala egin du, batez ere hirigintzan, ingurumenean eta gizartearen eta ekonomiaren indartzean, “erakarmen turistiko eta kulturalen aldeko apustu argia eginez; izan ere, Guggenheim Museoa gure uriko nazioarteko ikono nagusia da.”

Alkateak aurreratu du gainera, une hauetan “Bilbok atzerrian daukan onarpena aprobetxatzen ahalegintzen ari gara gure enpresak beste herrialde eta hiri batzuetan kokatzen laguntzeko; etorkizunerako, ekonomia digitalaren eta beste sektore edo nitxo batzuen garapenaren aldeko apustua egiten ari gara, adibidez teknologia medikoen sektorea, uria zabaltzeko espazio berriekin, Zorrotzaurre bezala." "Bilbo ? bukatu du ? ez da grisa orain, berdea da, itsasadarra bultzatzen ari baikara, eta digitala da espazio berri horietan.”

Lehen etapa Medellínen

Tokiko eta Erregioetako Erakundeen Gailurrean hitz egin aurretik, astelehenean eta martitzenean Juan Mari Aburto laneko bisita egin du Medellin hirira, harreman eta lotura estuak baititu Bilborekin. Gogoratu behar da lotura nagusia Lee Kuan Yew saria dela: 2010eko lehenengo edizioan, Bilbok jaso zuen saria eta aurten, 2016an, Medellinek jaso du, indarkeriazko iragana gainditu eta berrikuntza urbano eta inklusiboko eredu bihurtzeko bi hamarkada besterik ez duelako behar izan.

Medellínen, Federico Gutierrez Alkateak lagunduta, goialdeetako auzoak eta “Ibaiko parkeen” obra ikusi ditu. Proiektu horren helburua da metropoliaren mugikortasuneko pasabide bihurtzea, eta ingurumeneko ardatz nagusi eta herritarrak elkartzeko espazio publiko garrantzitsua izan dadin.