FMA Trio taldea 'Jazz Bilbao Gau-Txori'ren zikloko hurrengo protagonista izango da
Bi emanaldi izango ditu Gau-Txori kontzertu bakoitzak
BILBO. Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu GAU-TXORI programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Román seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an).
FMA Trio.
Fredi Peláez (Hammond organoa); Mikel Romero (gitarra), Ander Hurtado de Saratxo (bateria).
urriaren 14a
Carlton hotela
Emanaldiak 20:30ean eta 23:00etan
FMA Trio Fredi Pelaez, Mikel Romero eta Ander Hurtado de Saratxok osatzen dute, Hammond organodun trio klasikoen bidea jarraituz. Horietan bezala, FMA Trio-n Frediren Hammond organoak betetzen du baxuaren papera, horrela “hiru musikarik osatutako laukotea” eratuz.
#1 lanean bildu distuzten abestiek Larry Young, Larry Goldings edo Jimmy Smith-en hirukoteen musika ekartzen dute gogora, boogalootik abiatu eta balada goxoetatik energiak gainezka egiten duen swing azkarretara zabaltzen den estilo-aniztasunarekin.
Más en Bilbao
-
Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu Bilbainada lehiaketaren irabazleak
-
Lau ikastetxe publikok hartu dute parte 'Elkarrekin bidean' programan
-
Bilboko Udalak indarrak batu ditu euskal instituzioekin tokiko demokrazia babesteko
-
Bilbao abre la inscripción para 324 talleres municipales con más de 5.400 plazas