Síguenos en redes sociales:

Bilbao Mendi Filmen Mendi Short film labur amateurren hirugarren lehiaketa abian da

Bilbao Mendi Filmen Mendi Short film labur amateurren hirugarren lehiaketa abian daMendi Film

BILBO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, lehiaketa nazioarte mailakoa da, eta, Bilbao Mendi Film Festival bezala, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, ekologia, ingurumena edo etnografía, besteak beste. Lanek bost minutuko iraupena izango dute gehienez, 2016an egindakoak izan beharko dute eta aurkezteko epea azaroaren 18an bukatuko da.

Ikus-entzunezko sektoreko profesional ospetsuek osatutako epaimahaiak abenduaren 3an jakinaraziko du erabakia, eta lan irabazlea Bilboko BBK Aretoan proiektatuko da Bilbao Mendi Film Festivaleko lehen asteburuan.

Gainera, Mendi Short lehiaketan parte hartzen dutenek doako sarrera izango dute Bilbao Mendi Film Festivalean antolatuko diren Mendi Talks jardunaldietarako. Mendi Talks formakuntza eta dibulgazio saio bereziak dira, eta ikus-entzunezko sektorean ospetsuak diren nazioarteko profesionalek parte hartzen dute.