Síguenos en redes sociales:

Unamunoren Eguna ospatuko da Bilbon "La isla del viento" filmaren proiekzioarekin

Unamunoren Eguna ospatuko da Bilbon "La isla del viento" filmaren proiekzioarekin

BILBO. Filmaren emanaldi berezia arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea. Ekitaldian filmaren zuzendaria egongo da, filma aurkeztuz eta ondorengo solasaldian parte hartuz.

Hurrengo egunean, ostiralean, irailaren 30ean, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero ospatzen dituen ohiko lore eskaintza eta adierazpen instituzionala egingo ditu Unamuno plazan, 12:00etan. Urteurrenarekin bat etorriz, Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren 2015eko edizioan saritutako bi saiakerak -euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan- argitaratu berri ditu Bilboko Udalak; egileak Joseba Gabilondo eta Encarna Alonso Valero dira, hurrenez hurren.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, "La isla del viento" filma Miguel de Unamunoren erretratua da, Fuerteventuran bizi izan zuen erbestealdikoa. 105 minutuan, Bilboko idazlearengan eraldaketa sakona eragin zuen esperientziaren xehetasunak aztertzen dira. José Luis Gómez-ek antzezten du Unamuno, eta gainerako antzezleen artean Victor Clavijo eta Ruth Armas daude.

Bestalde, Unamunoren Egunarekin bat etorriz, Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XVI. Saiakera Sarian saritutako bi lanak argitaratu berri ditu: "Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra", Encarna Alonso Valerorena, eta "Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz" Joseba Gabilondok sinatua. Bi liburuak datozen egunetan egongo dira salgai liburudendetan, eta Udal Liburutegi Sarean maileguan hartu ahal izango dira.