Bilboko Alkateak trofeoa emango dio "La Vuelta"-ko 12.etaparen irabazleari
Txirrindulariek hiriko gune eta eraikin ezagunenetik igaroko dira etaparen zehar
BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, ostiral goizeko 10:45etan, Udaletxeko eskalinatan "La Vuelta"-ko pelotoia agurtu eta 13. etaparen hasierako zinta moztuko du, txirrindulariak 11:45ean abiatuko baitira Erkoreka Plazaren ingurunetik. Halaber, Aburto Alkateak, "La Vuelta" Bilbon izateak ekarri duen inpaktuari buruzko balorazioa eskainiko du.
Bestalde, "La Vuelta"-ko 12. etapa, 193,2 kilometroko ibilbidea duena Kantabriako Corrales de Buelna herritik irten eta 16:00ak aldera sartuko da Hirian, Zorrotza auzotik sartuz. Txirrindulariek hiriko gunerik ezagunenak zeharkatuko dituzte (Jesusen Bihotza Plaza, Euskalduna Zubia, Unibertsitateen Etorbidea, Campo Volantin Pasealekua edota Moyua Plaza), hiriko eraikin bereizgarrienen ondotik igaroz: Euskalduna Jauregia, Deustuko Unibertsitatea eta Guggenheim Bilbao Museoa, besteak beste. Helmuga Kale Nagusiaren goiko aldean kokatuko da, Maria Diaz Haroko kalearen parean.
Ostiralean, pelotoia 11:45ean abiatuko da Zingira kaletik, Erkoreka Plazatik gertu. 13. etaparen ibilbidea -2016ko Vueltako luzeena, 213,4 kilometrokoa eta hirugarren mailako lau mendate dituena- euskal kostaldearen parean igaroko da, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Zumaiako flysch-a, Donostiako Urgull mendia edota Zugarramurdiko ingurunetik zeharkatuz, Urdazubin (Nafarroa) kokatutako helmugara heldu baino lehen.
Bilbora iritsi ondoren, 300 pertsona inguru arduratuko dira probaren hiri barruko segurtasunaz, Udaltzaingoa, udal sailetako profesionalak eta koordinazio arloko arduradunak barne. Hirian oihartzun handia duen nazioarte mailako kirol norgehiagoka honen 71. edizioa abuztuaren 20an abiatu zen, larunbatean, eta irailaren 11n amaituko da, igandean, 3.315 kilometroko ibilbidea osatu ondoren.