Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak euskaltegietan izena ematera bultzatzeko kanpainia hasi du

Bilboko Udalak euskaltegietan izena ematera bultzatzeko kanpainia hasi duUnai Beroiz

BILBO. Kanpainaren aurkezpena egin dute astelehen honetan, abuztuak 29an, San Mames Berriaren inguruetan, goizeko 11:00etan, 'El euskera para todas las personas y para todos los días' lelopean eta euskeraren normalizazioa lortzeko eta erabilera suspertzeko helburuarekin.

Prentsaurrekoa emateaz arduratu dira, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia den Koldo Narbaiza eta Euskaltegien sareko ordezkaria den Jon Maruregi.

Bestalde, euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da eta Bilbon aurkitzen diren 18 euskaltegietan izena emateko deia egiten dute. Aurten ere, mota guztietako ikastaroak antolatu dira, moduan, epean zein metodolgian ikaslearen ezaugarrietara taxutuak.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 164.000 euro erabiliko ditu diru-laguntza emateko euskeraren normalizazioan "garrantzi biderkatzailea" duten kolektiboei, hau da, gurasoei eta aisialdiko monitoreei. Kolektibo bi horiek berebiziko leba dute umeen eta gazte gehienak ikasketak euskeraz egin arren, giro erdaldunean bizi baitira.

Honelako laguntzarekin, euskera ohiko tresna bilakatu nahi da etxekoen arteko harremanetan. Kolektibo bi horiek ez eze, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzem dutenek ere diru-laguntzak eskuratu ditzakete. Diru-laguntzok 2017ko udan banatuko dira, behin 2016-2017 ikasturtea bukatuta, ordaindutako matrikularen zati bat itzuliz.