Zirkulazio aldaketak izango dira larunbatean "Goitibeheren jeitsiera" dela eta
BILBO. Zirkulazio aldaketak izango dira, hala nola, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Zabalbide kalean, Fika eta Erribera kaleen artean,"Bilboko Goitibeherak - III. Open Aste Nagusia", hau da, goitibeheren jeitsiera dela eta, larunbat honetan, abuztuaren 28an, 09:30etatik 15:30era arte bitartean, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Bestalde, Erribera kalea ere itxi egingo da zirkulaziorako San Antongo zubiaren bidegurutzean, garraio publikorako izan ezik. Antolatzaileek eta Udaltzaingoak Bizkaibuseko eta Bilbobuseko autobusak pasatzeko gune hauek ezarriko dituzte: San Antongo zubiaren sarrera ibai-ezkerraldetik (saihesbidea Bilbo Zaharretik, Miraflores - Indalecio Prieto bidegurutzea eta Atxuri Ollerietarekin eta Enkarnazio plazarekin batzen den lekua.
Lasterketaren logistikarako aparkalekua erreserbatuko da Fika kalean eta Zumarraga-Zabalbide tartean.
Más en Bilbao
-
Kobetamendi o El Corte Inglés, refugios climáticos en Bilbao
-
Máximo de dos horas de aparcamiento para las personas con movilidad reducida
-
Bilboko Udalak hiru milioi euro bideratuko ditu hirian parkeak eta espazio publikoak modernizatzeko
-
Agua, comidas frescas y ropa ligera, las claves contra el calor