Zabalik dago 'Mugimendua ikertzeko tailerra:lengoaia pertsonal baten bila´izena emateko epea
Ikastaroa Euskalduna Jauregiko 6.2 entsegu-aretoan izango da, 10:00etatik 15:00etara
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, tailerraren helburua mugimenduaren lengoaia pertsonala aurkitzea da. Ikertzeko tailer honetan, mugimendua aztertuko da; horretarako, sortzeko prozesuan garatzen diren erro eta gaitasunen elkartrukea egingo da. Metodologia mugimendua aztertzea da, kezka eta lengoaia pertsonala bilatzeko aukera bakoitzean. Hainbat gauza proposatzen ditu: muga fisikoak eta mentalak, kontraesanak, oroimen lekuak, ideia-aldaketak... Labur esanda, gorputza muturreko irtenbideetara eramatea.
Errealitate bat abiapuntutzat izanda, fikzioa ere mugimendua bilatzeko elementu bat bihurtuko da. Saioetan, alderdi hauek landuko dira: gorputzaren beroketa: hiru mailetan (zoruan, altuera erdian eta maila altuan, koreografia-ikerketa, mugimendua bilatzea, konposizio koreografikoaren teknikak, gorputz-irudiak bilatzea eta muga fisikoak arakatu eta ustiatzea.
Bestalde, tailerrean izena emateko epea zabalik dago, ikastaroak 25 plaza ditu eta inskripzio-orrien sarrera-erregistroko zenbakiaren arabera esleituko dira. Tailerrean izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: bete eta sinatutako D2 inskripzio orria, 45 euroko sarrerari dagokion banku-frogagiria, NAN edo pasaportearen fotokopia eta CV labur bat.
Más en Bilbao
-
Dos meses de obras en San Francisco para estrenar nuevos columpios
-
Bilboko Konpartsak alerta de que el modelo de txosnas está en peligro por las trabas administrativas
-
Bilbao Metropoli 30 busca un modelo de ciudad más humano y sostenible
-
Un museo único que ofrece experiencias mediante ilusiones llega a Bilbao