Bilboko Udalak 40.000 euroko diru laguntza emango dio 'Ayuda MAS' fundazioari
BILBO. Laguntza honen bitartez, lurrikararen biktimen ahultasuna gutxitzeko, biziraupena bermatzeko eta kaltetutako herritarren funtsezko eskubideak bermatzeko da, baita etorkizunari begira gizarte ehuna eta tokiko garapena eraikitzeko prozesuen oinarriak jartzeko ere.
Era berean, Bilboko Udalaren ekarpen hau, beste batzuekin batera, ahultasun egoeran dauden umeei eta helduei jaten emateko jantokiaren doako zerbitzua finantzatzeko baliagarria izango da.
EKUADORREKO LURRIKARA
Halaber, 2016an Ekuadorren izandako lurrikara, mugimendu sismikoa izan zen eta epizentroa Pedernales eta Cojomíes parrokien artean egon zen, Manabi probintzian. Magnitudea 7,8koa izan zen. Alde hartan Kolonbian 1979an izan zenez geroztik izandako sismorik handiena izan zen eta Ekuadorren 1987az geroztik izandako lurrikararik suntsigarriena.
Nazio Batuen Erakundearen Gai Humanitarioen Koordinaziorako Bulegoaren arabera, lurrikarak eragindako pertsonak milioitik gora izan ziren. Lurrikararen eragina izan zuten Manabi probintziako hainbat hirik, hala nola, Portoviejo, Manta, Chone, Montecristi, Bahía de Caráquez, Rocafuerte, Calceta, Puerto López, Pedernales eta Jaramijó hiriek.
Manta Ekuadorreko bigarren portu garrantzitsuena da eta eraikin batzuk behera etorri ziren; haien artean, Eloy Alfaro nazioarteko aireportuko kontrol-dorrea. Pertsona batzuk ere hil ziren eta elektrizitate eta edateko ur barik egon ziren ordu askoan.
AYUDA MAS FUNDAZIOAREKIN LANKIDETZAN
Bilboko Udalak, Manta hiriari dagokionez, 2003tik lan egiten du Ayuda MAS Bilboko GGKErekin eta 2005etik Ekuadorreko Rio Manta fundazioarekin (FRM). FRM fundazioak arreta ematen dien pertsonak dira, hain zuzen, lurrikararen eragina gehien pairatzen aridirenak.
Hiri guztian egoerarik ahulenean daudenak: adinekoak, egunero, fundazioaren jantoki sozialera joaten direnak; eskola-beken onuradunak diren umeak, oporraldian, eskola-ordutegiz kanpo, hezkuntza-tailerretara eta aisialdi-tailerretara joaten direnak; eta emakumeak, indarkeriaren biktimak direnak; indarkeriagatik arreta ematen duen unitatera joaten direnak; osasun-zentroan arreta ematen dieten pertsonak; eta baliabide ekonomiko urriko auzo bazterretako pertsonak.
Halaber, Río Manta fundazioa Ekuadorren Jesusen Lagundiak duen fundazioa da, eskubideen alde lan egiten duena, gizartearen eta gizakien eraldaketarako lan egin, lagun egin eta erraztasunak ematen dituena, pertsona guztientzat gizarte bidezkoago, askeago,zuzenago eta solidarioagoa lortzeko.
Nahiz eta Ekuadortar Estatuak lurrikararen eragina izan duten herritar guztiei estaldura eskaintzeko laguntza medikoa eman, gizarteerakundeakdira beste erakunde batzuekin eta nazioarteko lankidetzarekin elkarlanean gizarte-zerbitzu sozialik integralenak ematen dituztenak; horien artean, laguntza psikologikoa.