BILBO. Abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.

Beste alde batetik, uztailaren 4an eta 25ean eta abuztuaren 15ean eta 26an, jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo egun guztian.