Inoiz baino turista gehiago bisitatu dute Bilbo 2015ean
Lehenengoaldiz 800.000 sarreren (813.353) eta 1.500.000 ostatu-gauen(1.560.185) kopuruak gainditu ditu
BILBO. Datu hauek Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurreratu ditu gaur goizean, munduzientifiko eta akademikoari, enpresei eta administrazioari turismoaren sektoreko azkenberrikuntza teknologikoak aurkeztea xede duen ENTER 2016 Bilbao nazioartekotopaketaren inaugurazioan.
Alkateak adierazi duenez, “Bilbok historiako datu turistikorik onenekin itxi du 2015.urtea. Lehendabiziko aldiz 800.000 sarreren eta milioi bat eta erdi ostatu-gaurenmuga gainditu dugu; laburbilduz, ekitaldi historiko honetan, kopuruek argi utzidute estatuko eta nazioarteko bisitariak irabazten ari garela.”
Era berean, Juan Mari Aburtok zorionak eman dizkie sektore osoari eta herritarrei,“hiriaren bultzadari eta erakargarritasunari eusteko ahalegin bereziak egiterabehartuko gaituen balantze ezin positiboagatik”. Horren haritik, adierazi du, era2 / 5honetako jardueretarako Bilbo aukeratzea ez dela inondik ere kasualitatea.
“Hiria,kultura, kostaldea, natura, hirigune historiak eta aisialdia eskaintzen dituguerakargarriak izateko, baina, batik bat, identitatea eta berezitasuna eskaintzenditugu. Horrekin batera, azken urteotan nazioarteko mapan kokatzeko egin den laneskerga nabarmenduko nuke”, esan du Alkateak.
Sarrerak eta ostatu-gauak
2015ean erregistratu diren sarrera guztien (813.357) % 41 atzerritik etorritako turisteidagokie (337.140), hau da, 2014. urtearekin alderatuta % 9,6ko igoera egon da. Datugarrantzitsua da hori; izan ere, hiriaren nazioarteko proiekzioa eta irudia finkatzenlaguntzen du. Estatuko merkatuaren berreskurapena ere nabarmentzekoa da: % 9,4hazi da, guztira 476.217 pertsona.
Ostatu-gauen kopurua ere areagotu da 2015ean: % 8,1 hazi da, hau da, 1.560.185ostatu-gau egon dira guztira. Nazioarteko turismoari dagokionez, erregistratu denhazkundea % 8koa da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (659.726 ostatu-gau), eta% 8,1ekoa estatuko turismoaren arloari dagokionez (900.459).