Harrapazank programan izena emateko epea zabalik
Bilboko Udalak sormena eta euskara bultzatu nahi du 9tik 18 urtera bitarteko gazteen artean
Bilbo - Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Topagunearekin (Euskara Elkarteen Federazioa) batera, abian jarri du aurten ere gazteentzako Harrapazank programa. Euren talentua eta sormena erakutsi gura duten 9tik 18 urtera bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute izena emateko www.harrapazank.com web orriaren bidez. Web horretan fitxak bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi beharko dute.Harrapazank Eszena atalak kategoria bi ditu: Harrapazank Junior, 9-13 urteko gazteentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18 urtekoentzat. Castinga egingo da kategoria bietan, antzerkian, musikan, dantzan, monologoetan, txiste-kontatzen, bertsotan eta abarretan gazteek euren talentua erakutsi dezaten. Castingaren ostean, kategoria bakoitzean 10 talde aukeratuko dira apirilean egingo diren azken galetan erakutsi ditzaten euren trebeziak. 500 euroko sari bi egongo dira kategoria eta gala bakoitzeko. Bestalde, argazkigintzako, bertso-rapeko, bitxiak diseinatzeko, Dj aritzeko, grafitiko, zirkuko edo Smartphonaren bidez bideoak egiten ikasteko tailerrak egingo dira 11-18 urteko gazteei zuzendutako Sortuzank programaren barruan. - DEIA
Más en Bilbao
-
Bilboko Udalak Zorrotzako Azoka plazako haur-jolasen eremua berritu du
-
Bilbao se enfoca en el control de los taxis y los VTC
-
“Nuestra labor ha contribuido a posicionar a Bilbao y Bizkaia como referentes en el mapa global del diseño emergente”
-
Bilbao favorecerá con 8,4 millones la empleabilidad de 7.000 personas los próximos doce meses