Benito Tejedorrek (1934-1986) ?galdaragilea eta argazkigintza zalea bera? negatibo batzuk (137) eta 1880. urtearen amaierako kutxa-tankerako argazki kamera bat aurkitu zituen 1960an, Erronda kaleko trasteleku batean. Ez dakigu argazkilaria nor zen eta zergatik laga zituen han, baina, 55 urte geroago, argazkiok Bilboko Udaleko Kultura Sailaren “Bilbao Izan” programak antolatutako erakusketa honetan ikusi genituen.

Erakusketa Ensanche Bilbao eraikinean urtarrilaren 24rarte izango da, DEIAren babesarekin.