Bilboko Udalak autobus zerbitzu berezia abiarazi du igande honetan jokatuko den partidurako
Udalakgarraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaletuen artean
BILBAO. Bilboko Udalak Dominion Bilbao Basket taldeko zaletuen artean garraiopublikoa erabiltzea sustatu nahi du. Horretarako, Bilbao Arenakohurrengo partidurako orain arte handitzen zen Bilbobuseko zerbitzuahobetu du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipinita.
Hala,E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da PlazaBiribilekoinguruetatik Dominion Bilbao Basket eta Iberostar Tenerife taldeenarteko partidua hasi-12:00etan- baino ordu bat lehenago. Partiduaamaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar)geralekutikHurtadoAmetzaga 1geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin etageralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzeaerrazteko asmoz.
Zerbitzuaarintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadioraheldu baino lehen HurtadoAmetzaga 50geralekuanjoanekoan eta HurtadoAmetzaga 15eanetorrian.
Azkenik,Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro,tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilbokoauzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenakdituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku bereziajarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Informaziogehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udalwebgunean: www.bilbao.eus.