BILBO. Maiatzaren 6tik 13ra bitarteko astean, Bilbo zine fantastikoarenhiriburu bilakatuko da berriro ere, FANT-en XXII. edizioa ospatukobaita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, lehiaketan parte hartuko dutenfilmak aurkezteko epea zabaldu du. Aurtengo edizioan ere,epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak izan diren film laburreiematen zaizkien 3.000 euroko bi sariekin eta epaimahaiaren iritzizEuskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 eurokosariarekin jarraituko da.

Filmlaburren alorreko hiru sari horiek ezin daitezke banatu barik geratu,eta Kultura eta Hezkuntza Sailak zinegile gazteen lanari laguntzekohasi duen lana indartzea dute helburu, izan ere, hori baita ZinemaldiFantastikoaren nortasun ikurretako bat.

Aipatutakosari horiez gain, FANT-en hurrengo edizioak, diru-saririk ez dutenbaina erreferentziazkoak diren sariekin jarraituko du: sekzioofizialeko genero fantastikoko Film Luze Hoberenaren Saria, filmarenegileari emango zaiona, eta FANTROBIA Saria, azken urteetan, zinefantastikoaren barruan, gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonariemango zaiona.

Horrezgain, beste urte batez, Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkiensari hauekin ere jarraituko da: Gidoi hoberenaren Saria, EuskalHerriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta zuzendaritzaberritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik.

FILMLABURRAK MUGIKORRAREKIN

Berrikuntzagisa, FANT-en hurrengo edizioak, telefono mugikorrarekin grabatutakofantasiazko edo beldurrezko film laburren lehiaketa berria jasoko du.Proposamen bakoitzak gehienez ere 10 minutuko iraupena izango du, etaoinarrietan adieraziko diren kalitateari eta formatuari buruzkozenbait betekizun bete beharko ditu.

Zinemaldiarenantolatzaileek, aurreko urteetan egindako trailer faltsuen lehiaketaordezkatuko duen lehiaketa berri hori martxan jartzea erabaki dute,partaideek, gaur egun, baliabide xumeekin, baina irudimenhandiarekin, istorio bikainak konta daitezkeela erakuts dezaten.

Lehiaketahonetatik aukeratzen diren film laburrak FANT 2016ko saio bateanemango dira. Saioa amaitu ondoren, ikus-entzuleek zuzenean bozkatukodute, eta boto gehien jasotzen duen lanak 750 euroko saria jasoko du.Zinemaldiko epaimahaiak 1.500 euroko beste sari bat ere emango du.

Kasu guztietan, ikusteko kopiak jasotzekoazken eguna 2016ko MARTXOAREN 15a izango da. Materialak lehiaketaraaurkezteko prozedura eta beharrezkoa den gainerako informazio guztia,zinemaldiaren webgunean dauden oinarri osoetan kontsulta daitezke:www.fantbilbao.eus