BILBO.Hurrengo asteburuan musika korala izango dugu Gabonetako erosketak egiteko. Abenduaren 18an eta 19an, hogeita bederatzi talde koralek Bilboko kaleak girotuko dituzte garai honetako doinuekin. Hiriko merkatarien elkarteak biltzen dituen Bilbao Dendak elkartearen, Bilboko Udal Musika Eskolaren eta Radio Nerviónen lankidetzarekin batera Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, merkataritza laguntzeko ekimen bat antolatu du. Horren bidez, Bilboko eta auzoetako merkataritza-guneak dinamizatu nahi dituzte eta familia eta lagunarteko jai giroa sortzen lagundu.
Bilboko Udal Musika Eskolako talde koralek, abesbatzek eta “taldeek” hiriko hamasei merkataritza-gune girotuko dituzte 18:00etatik 19:30era, bai abenduaren 18an, ostirala, bai 19an, larunbata. Horrez gain, larunbatean, musikaz eta jai-giroaz gozatu ahal izango da goizez, 12:00etatik 13:30era.
Auzo eta merkataritza-gune hauek parte hartuko dute ekimen honetan: Zazpi Kaleak, Erriberako Merkatua, Zorrotza, Abando, Corte Inglés, Indautxu, Zubiarte, Deustu, Rekalde, San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta, Otxarkoaga, Santutxu, Txurdinaga, Basurtu, Bilbo Zaharra eta Uribarri.