BILBO. Bilboko Udalak gogorarazi duenez, euskara eta euskal kultura egituratzeko asmoz 2007an hasi zen .eus domeinuaren egitasmoa. Ordutik, asko izan dira euren webguneetan domeinu hori jarri duten elkarte, enpresa eta erakundeak. "Euskara beste hizkuntzen maila berean jartzeko tresna da .eus domeinua. Euskararen normalizazioan lagungarria izango da eta nazioarte mailako onarpena ekarriko dio", adierazi du.

Horrela, Interneteko domeinuen kalitatearen sailkapenean .eus domeinua gaur egun laugarrena dela nabarmendu du, eta "euskara Interneten indartzeko oso baliagarria" den tresna dela, eta, hori dela eta, "Bilboko Udalak euskarari ematen ari zaion bultzada honekin bat egin nahi du".