Síguenos en redes sociales:

Mangamore jaialdiak 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu asteburuan Zornotzan

Jaialdira hurbiltzen direnek Japonia tradizionalaz gozatzeko aukera ere izango dute

Mangamore jaialdiak 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu asteburuan ZornotzanDeia

BILBO. Jaialdiaren arduradunek aurkezpenean jakinarazi duenez, Bless 4 "ikaragarrizko" salmentak dituen talde japoniarra larunbatean ikusi ahal izango da Zelaieta zentroan. Lau neba-arrebek osatzen dute koru eta dantza taldea da, eta aurten, Oricon, i Tunes edo Amazon CD bezalako zerrendetan gorengo postuetan izan da.

Ruki-Chan ere Japoniatik helduko da: Valentziako neska gazte bat da, abestea eta manga gogoko izan eta Japonian 'idol' bihurtzeko bere ametsa lortzen saiatu zena, disko bat grabatzeko aukera eman zion lehiaketa bat irabaziz. Era berean, Cosplayren erakusketak ikusgai egongo dira eta bideo jolasetako musika entzuteko aukera izango da Attack on Games taldearen kontzertuarekin.

Mangamore jaialdira hurbiltzen direnek Japonia tradizionalaz gozatzeko aukera ere izango dute. Horrela, kimono erakusketa bat egongo da, baita taiko, karate eta aikido bezalako kiroln edota Senmaru Mauichi artista japoniarraren malabar eta truko tradizionalen erakusketak ere.

Teknologiarik berriena 3Dko imprimagailuekin izango da Zornotzan, eta errobotika ere, etxeko gazteenei zuzendua oraingoan. Bideo jolasik berrienak ere ikusi ahal izango dira, eta Oculus Rift errealitate birtualeko betaurrekoak probatzeko aukera egongo da. Era berean, 19 tailer programatu dira.

URESHI

Gainera, Mangamorek Ureshi bere maskotaren bideo jolas bat sortu du Android duten sakelako telefonoetarako, "Ureshis Adventure", eta dagoeneko doan jaitsi daiteke. Horrekin batera, Mangamoreko web orrian doan on line jolasteko aukera ematen duena ere badago.

Ludoteka gunea ume eta nerabeentzat izango da, eta Japoniako janaria ere beste elementu garrantzitsu bat izango da, bertako gastronomia dastatzeko aukera egongo baita, musikarekin. Zornotzako ostalariek ere ez dute egun hauetan herrian izango den manga kulturatik kanpo gelditu nahi izan eta hamaika tabernek pintxoak prestatuko dituzte japoniar erara; larunbatean jan ahal izango dira.

Azkenik, Mangamoreko Quidditch txapelketarentzat ere lekua egongo da, eta Bizkai, Araba, Katalunia, Madril eta Frantziako taldeak saria irabazteko lehian arituko dira Larrea kirol zelaian. Toki berean Mangamoreko Akita eta Shiba Inu arrazako txakurren ohiko lehiaketa egingo da.