BILBAO. Umore, magia eta txotxongilo betez saioa abuztuaren 29an taularatuko da kulturgunean (Aktzaporrue eta Kaixo txosnen aldean), larunbata dela, arratsaldeko ordu 1etan.
Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Dammiano Toronbole nazioarteko magoa eta zerutik "la Mamma" orain lehen aldiz hirurok batera kale ikuskizun singular batean
El Ferrol hirian Buenos Aireseraino itsasontzia hartu baino lehen hona hemen Euskal Herrian il piccolo teatro dei burattini e la magia di Torino di LA FAMIGLIA TORONBOLE
"Di la Italia" etorri da LA FAMIGLIA TORONBOLE, nazioarteko girabiran. Orain gozatu ahal dugu bere paregabeko umorez Bilboko Aste Nagusian. Hau da benetako kale antzerkia, magia eta txotxongiloz blai ikuskizun dibertigarria.
Familia osoak barre eta ondo pasateko ikuskizun berria. Iraupena 50 minutukoa izango da, eta "euskara", "italiera" eta "ingelesera" poupurri arraroa.