Harrapazank aisialdi zirkuituak aurten 10 urte beteko ditu eta ospatzeko bideoclip berri bat egin du. Grabaketa Bilbon izan da. "Elkarrekin beti" abestia sortu dugu hainbat artista ezagunekin elkarlanean", aipatzen da bere web gunean.

Jonatan Yélamos, abeslari nagusia, iazko irabazleetako gazte bilbotar bat da. Beste kolaboratzaileak: Aiora Renteria, Xabi Hoo, Iker Villa eta Oihana Bartra dira.