BILBO. 2006. urteaz geroztik, auzo bilbotarreko Extremadura kaleko hiru etxabetan kokatuta zegoen haurreskola San Inazioko HLHIko eraikin berrian sartuko da orain.
Aipatu bezala, 1.570.000 euro inbertitu dira eraikin berrian, ikastetxeko patioetariko bat estaliz ikasleek egun euritsuetan ere baliatu dezaten.
San Inazioko haurreskola zabaltzeko lanak -lekualdaketarekin batera 1.600 metro koadroko azalera irabazi da- 2008ko irailean Bilboko Udalak eta Haurreskola Partzuergoak izenpetutako hitzarmenaren barruan dago. Horri esker, zerbitzua Bilboko barruti guztietara zabaldu da.