BILBO. Iñaki Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2028ra arte. Aurrelari bilbotarrak 2028ko ekainaren 30era arte luzatu du bere kontratu berria eta klausula 135 milioi eurokoa izango da. Guztira 240 partida jokatu ditu elastiko zuri gorriarekin, 49 gol sartuz.

Talde zuri gorritik adierazi dutenez, bi aldeek orain dela "hainbat astetatik zuten hitzartuta akordio berria. Astelehen honetan, abuztuaren 12an, sinatu du kontratu berria eta San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan hitz egingo du arratsalde honetan, 17:00etan hain zuzen. Hau honela, Lezaman entrenamendu osterako iragarritako prentsaurrekoa bertan behera geldituko da.

Iñaki Williams (Bilbo, 1994) Iruñetik datorren Athleticeko Ohorezko Gazte taldean sartu zen 2012-13 denboraldian, eta Gontzal Suancesek zuzendu zuen taldearekin 30 gol markatu zituen. Urtebete geroago, denboraldiko lehen zatia jokatu zuen Basconian, Hirugarren Mailan, eta bigarrena Bilbo Athleticekin, Bigarren B mailan.

Aurtengo denboraldia seigarrena izango da Williamsena Athleticen lehen taldean. 2014-2015 denboraldian debutatu zuen Ernesto Valverde zenean taldeko entrenatzailea eta ordutik progresio bikaina izan du. Guztira 240 partida jokatu ditu elastiko zuri gorriarekin, 49 gol sartuz.

ZURRUMURRUAK

Azken egunetan, Ingalaterrako ligan merkatua itxi arte, zurrumurruak izan ziren Manchester United ariete klausula ordaintzeko prest zegoela, 88 milioi euroraino. Azkenean ez zen horrelakorik gertatu.

Horretarako, jokalariaren adostasuna behar izan zuen, eta hark ere alde egiteko prest egon beharko zuen.

LIGAREN HASIERA

Athletic-ek 2019-2020ko liga hasiko du datorren ostiralean San Mamesen FC Barcelonaren kontra. Partidua gaueko 21:00tan jokatuko da.