Bilbao Eszena, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, antzerki-ikastaro berrien eskaintza jarriko du abian, antzerkigintzan aurretik prestakuntzarik izan ez duten pertsonentzat bereziki pentsatua. Zehazki, lau tailer izango dira, horietako bi publiko helduari zuzendutakoak – bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz – eta beste biak gazteei eta haurrei zuzendutakoak, euskara hutsez.

Bilbao Eszenak eskainitako ikastaro hauek arte eszenikoen esparruan publiko berrien prestakuntza eta sorkuntza bultzatzen dute, kulturaren sostengu eta garapenerako oinarrizko elementu gisa, eta hori publiko eta entzuleen inguruko lan-ildoetako bat da Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan.

Ikastaro guztietan aurrez izena emateko epea irailaren 12tik, ostirala, irailaren 26ra, ostirala, izango da eta ikastaroak 2025eko urritik datorren urteko ekainera luzatuko dira. Aurrez izena emateko, galdetegi bat bete behar da Bilboko Udalaren webgunean.

BILBAO ESZENAKO IKASTAROAK

Urritik aurrera, interesdunek honako ekimen hauetan parte hartu ahal izango dute:

Eszenarako prestakuntza eta sorkuntza (gaztelaniaz)

Ikastaro honek 60 eskola-ordu ditu eta helduei zuzenduta dago. Asteazkenero emango da, 19:00etatik 21:00etara. Prestakuntzan interpretazio-lana eta sorkuntza-lana landuko dira, antzerki-emanaldietara bideratuta. Matrikularen kostua 191 eurokoa da (157,50 euro langabezian dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat).

Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa (euskera)

Helduentzako antzezpen eta sorkuntza eszenikoaren hastapenak. Astelehenero ematen da euskaraz, 19:00etatik 21:00etara, eta 60 orduko iraupena du. Ikastaroaren kostua 191 eurokoa da (157,50 euro langabezian dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat).

Gazteentzako antzerki tailerra (euskera)

Gazteei zuzendua, zehazki 2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoei. Euskarazko prestakuntza ostegunetan izango da, 19:00etatik 20:30era eta guztira 45 orduko iraupena izango du. Gorputzaren ezagutza lantzeko ariketak eskainiko dira, baita pertsonaiak eta istorioak garatzeko irudimena eta emozioak lantzeko ariketak ere. 123,50 euro matrikula arruntarekin eta 90 euro langabezian dauden edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten gurasoak dituzten gazteentzat.

Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa (euskaraz)

Helduentzako antzezpen eta sorkuntza eszenikoaren hastapenak. Astelehenero ematen da euskaraz, 19:00etatik 21:00etara eta 60 orduko iraupena du. Ikastaroaren kostua 191 eurokoa da (157,50 euro langabezian dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat).

Umeentzako antzerki tailerra (euskera)

Euskarazko prestakuntza honek 45 orduko iraupena du eta 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako adingabeei zuzenduta dago. Ikastaroa ostegunetan izango da, 17:30etatik 19:00etara. Ariketen eta praktiken bidez gorputzaren adierazkortasuna ezagutzen irakastea du helburu. Irudimena eta jolasak ere landuko dira, pertsonaiak eta istorioak sortzeko tresna gisa. 123,50 euro matrikula arruntarekin eta 90 euro langabezian dauden edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gurasoak dituzten adingabeentzat.

MATRIKULAK FORMALIZATZEA ETA BALDINTZAK

Ohikoa denez, eskaerak eskainitako plaza-kopurua gainditzen badu, aurrez izena eman dutenen artean hautaketa bat egingo da, honako irizpide hauen arabera: lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutako pertsonek eta lehentasuna emango zaio gizonen eta emakumeen arteko orekari, bai eta euskarazko taldeen prestakuntzari ere.

Hautatutako ikasleei posta elektronikoz jakinaraziko zaie urriaren 3an eta une horretan, matrikulazioa formalizatzeko egin beharreko urratsen berri emango zaie.

Ikastaroak baliogabetu ahal izango dira aurreinskripzio nahikorik ez badago. Deuseztapen horiek interesdunei jakinaraziko zaizkie. Matrikula formalizatuta, tailerra baliogabetzen bada bakarrik itzuliko da zenbatekoa.