Bilboko Udalak ekintza-plan bat aurkeztu du, helburutzat duena merkataritzaren sektorea eta negozio berriak suspertzea eta aktibatzea Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan. Programetako bitan –MERKATARITZAKO LOKALEN KANPOALDEA BIRGAITZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK eta ALOKAIRURAKO LAGUNTZEKIN HUTSIK DAUDEN LONJAK AKTIBATZEKOA– etapa berri bat hastera doa, hasierako fasean proba pilotua egin ostean. Jarduera horiek guztiak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez kudeatzen dira. Berritasun gisa, DENDART programa gehitu zaie. Hiriko barruti horretarako espezifikoki sortutako proiektua da, non artista ezagun batzuek itxitako eta jarduerarik gabeko negozioen pertsianak pintatu eta jantzi dituzten.
Ekintza plan hori osorik aurkeztu da erakunde sustatzaile den Bilboko Udalaren Ekonomiarren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotzi Kontxi Claverrek, BilbaoHistoriko elkarteko presidente Borja Elorzak eta San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen elkarteko kudeatzaile Begoña Castañok eman duten prentsaurrekoan.
Ekitaldi horretan haiekin izan dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako nahiz Bilbao Dendakeko ordezkariak eta DENDART ekimenaren komisario Kiko Alcazar, bai eta muralak egin dituzten gainerako artistetak ere, honako hauek: Eva Mena, Ornella Munar, Janire Orduna eta Florin Gradinaru. Artearen munduko bost pertsonaia ezagun horiek parte hartu dute ekimen aitzindari horretan, zeinean, gainera, bisita gidatuak, erakusketak eta mahai-inguruak egingo diren herritarrentzat.
Kiko Alcazarren harira, azpimarratu behar da Londresko Tate Modernek saritu zuela eta nazioarteko artistak erretratatu dituela, hala nola Shirley Bassey. Horrez gain, Grace Kellyren irudi bat ere berregin du, gaur egun Monakoko Printze Albertok duena haren bilduman.