BILBAOPOESÍA Literatura Jaialdia, Bidebarrietako Liburutegira itzuliko da martxoaren 15etik 24ra. Jaialdiak literatura eta musika programazio ugaria eskainiko du hamar egunez, azken 25 urte hauetan jaialdian parte hartu izan duten figurekin. Antonio Gamonedaren adibidea da, bera izango da jaialdiari hasiera emango diona Blas de Otero omenduko duen errezitaldiarekin. Antonio Colinas, Kirmen Uribe, Piedad Bonnet, Carles Margarit, Miren Agur Meabe edo Chantal Maillard bezalako beste artista ugari izango dira ere. Aurten, 25 urte beteko ditu eta ibilbide oparoko poeten eta artisten eskaintza ugaria duen programarekin ospatuko du.

“Kosta ahala kosta” lelopean, hogeita bosgarren edizioak etorkizunari begira jarriko da bai estatu mailan zein nazioartean lehen lerroan dauden poetak bilduz. Gaur goizean izan da aurkezpen prentsaurrekoa eta bertan izan dira Kultura Saileko Zuzendariordea den Justo Ezenarro, eta BILBAOPOESIA Jaialdiko zuzendaria den Begoña Morán.

XXV. EDIZIOAREN PROGRAMAZIOA

BILBAOPOESÍA datorren martxoaren 15ean, ostirala, martxan jarriko da. Lehen egunean Antonio Gamoneda poeta ospetsuak errezitaldia eskainiko du. “La rebelión del Ángel” izenburupean, Gamonedak Blas de Oteroren bizitza eta poesia gogoratuko ditu bere bertsoen bidez. Artistaren sari-zerrenda zabala da eta, horien artean, nabarmentzekoak dira esaterako, 2006ko Cervantes Saria, “Sílabas negras” lanagatik Iberoamerikako Poesia Sofia Erregina Saria, edo “Edad” lanagatik lortu zuen Poesiako Sari Nazionala.

Hurrengo egunean, martxoaren 16an, “Agitado y mezclado” Benjamin Prado poetak Rebeca Jiménez (pianoa), Toni Brunet (gitarra elektrikoa), Jacob Reguilon (kontrabaxua) eta Toni Juradorekin (bateria) batera eskainiko duen kontzertua izango da. Musika eta poesia uztartzen dituen “ikuskizun intimoa, zintzoa eta konplizitatez betea” izango da.

Igandean, hilak 17Juan Kruz Igerabide idazleak “Euskal Barrokensemble” errezitaldia eskainiko du. Gipuzkoan jaioa, haur eta gazteei zuzendutako lan asko argitaratu ditu eta, horien bidez, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Euskarazko Poezia Kritikaren Sari Nazionala eta Lauaxeta Saria irabazi ditu, besteak beste.

Martxoaren 18an “La Tumba de Keats” izenburupeko topaketaren txanda izango da, Juan Carlos Mestreren liburuan oinarritutako poesia errezitaldia. Juan Carlos Mestreren poema luzetik abiatuta, energia boteretsuzm aurkikuntzez eta irudi liluragarriz eginda, Brenda Escobedo zuzendari mexikarrak dramaturgia bat egin du Cuco Pérez musikari ospetsuarekin Mestreren hitza eszenaratuz.

Asteartean, martxoak 19, Antonio Colinas eta Raquel Lanserosek poesia errezitaldia aurkeztuko dute. Antonio Colinas poeta, narratzailea, saiakeragilea eta itzaultzailea da. Bi eleberri, hainbat ipuin liburu eta beste hainbat saiakera idatzi ditu. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Salvatoro Quasimodo Nobel Saria, Literaturako Sari Nazionala eta Iberoamerikako Poesia Sofia Erregina Saria ere. Raquel Lanseros poeta, itzultzailea, antologoa eta unibertsitateko irakaslea da. Espainiar hizkuntzan emakume poeta garrantzitsuena bezala izendatu dute 200 kritikari inguruk. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Treneko Poesia Saria, Baezako Antonio Machado Saria eta Jaen Poesia Saria, besteak beste.

Jaialdiaren azken txanpan, BILBAOPOESIAk Kirmen Uribe, Miriam Reyes eta Andrés Neumanen eskutik datorren errezitaldia hartuko du martxoaren 20an. Kirmen Uribe "17 Segundos", "La vida anterior de los delfines" edo "Bilbao-New York-Bilbao" bezalako lan ezagunen egilea da. Miriam Reyesek hainbat poesia liburu argitaratu ditu, besteak beste, "Espejo negro", "Prensado en frío" eta "Desalojos". Andrés Neuman kolaboratzailea da hainbat kultur hedabidetan, eta azken urteotako egilerik interesgarrienetako bat da. 22 urterekin argitaratu zuen bere lehen eleberria, "Bariloche", eta Herralde Sariko finalista izan zen. Alfaguara saria jaso zuen "El viajero del siglo" lanagatik 2009an.

Ostegunean, hilak 21Miren Agur Meabe, Eduardo Moga, Leire Bilbao eta Karmelo Iribarren izango dira protagonistak. Poesiaren Munduko Eugna ospatzeko poesia errezitaldi bat ekarriko dute.

Martxoaren 22an, ostirala, Jaialdiak Chantal Maillard hartuko du eta BILBAOPOESIAN lehen aldiz egongo den Piedad Bonneti ongietorria emango dio. Piedad Bonnet antzerkigilea da eta sei eleberri idatzi ditu. Bere lanen artean, bere semearen heriotzari buruzko liburu bat nabarmentzen da, "Lo que no tiene nombre", azken 25 urteetako 100 liburu onenen artean dagoena.

Hurrengo egunean, martxoak 23, “Lagun batek esan dit” kontzertua egongo da, Jabier Muguruza (ahotsa), Mikel Aspiroz (pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (baxu elektrikoa) eta Karlos Aranceguiren (bateria) eskutik. Artistek Iñaki Irazu euskal poetaren letretatik abiatutako 32 abesti konposatu dituzte.

Jaialdiak agur esango du jazza eta poesia nahastuko dituen ikuskizun poetiko-musikal batekin, datorren martxoaren 24an, igandean. “No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit” ekitaldiarekin. Carles Margariten (Joan Margariten semea) eskutik dator, iazko edizioan Jazzaldian parte hartu izan zuena, Laura Simó (ahotsa), Xavier Algans (pianoa), Guillermo Prats (kontrabaxua) eta David Xirgú (bateria) musikariekin batera.

Programazio osoa doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta honako ekitaldi hauek izan ezik: martxoaren 16ko kontzertua “Agitado y Mezclado”, Benjamín Prado eta Rebeca Jiménezen eskutik; martxoaren 23an, "Lagun batek esan dit", Iñaki Irazu poetaren letretatik konposatutako hogeita hamar bat abestirekin; eta martxoaren 24an, "No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit", Carles Margarit semearen eskutik, azken edizioko Jazzaldian ere parte hartu zuen. Sarrerak salgai daude jada 5 euroren truke hurrengo estekan.