Bilbao Orkestra Sinfonioak (BOS) Bilboko Udalak antolatutako musika klasikoaren MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 23. edizioko itxiera kontzertua eman du. Euskalduna Jauregiko Auditoriumak itxiera kontzertua jaso du, gune desberdinetan, aldi berean, 70 kontzertu baino gehiago izan dituen asteburu baten ostea. Gainera, gaurko jardunaldiak Les Dissonances, Academy of St Martin in the Fields, Sevilla-ko Orkestra Barrokoa, Euskal Barrok Ensemble, Mandelring Quartette do “El Café de Chinitas” kontzertu eszenografikoa bezalako emanaldiak izan ditu.

Lucas Macías-en oboe eta zuzendaritzarekin, taldeak Joseph Hayden-en “Sinfonía nº 59 en la mayor ‘Fuego’”Alessandro Marcello-ren “Concierto para oboe y orquesta en re menor” edo Georg Friedrich Händel-en “Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV35” lanak jorratu ditu. Kontzertu honek Tomo Estudioak-en laguntza eszenografikoa izan du, zeinek ikuslegoa lanen testuinguruan murgiltzeko instalazio bat sortu duen.

Gainera, ikuslegoak izen-handiko kontzertuetaz gozatu ahal izan du Euskalduna Jauregian: Les DissonancesAcademy of St Martin in the FieldsSevilla Orkestra BarrokoaEuskal Barrok EnsembleMandelring Quartett do “El Café de Chinitas” eszenografia kontzertua – Beatriz Lanza mezzosopranoa, Ensemble Galdós eta Iván Martín piano eta zuzendariarekin, Falla eta Lorca-ren musika jorratuta - .

Honela, MUSIKA-MÚSICA Jaialdiak bere 23. edizioa itxi du hiru egunetan 70 kontzertu baino gehiago izanda, ohiko maratoi formatuan, 45 minutu inguruko iraupeneko kontzertuekin, Euskalduna Jauregiko areto desberdinetan, aldi berean.