Datorren ostegunean Bidebarrieta Kulturguneak Luis Landero idazleari eta bere azken obra berriari, “La última función”, ateak irekiko dizkio. Topaketa Areto Nagusian izango da 19:00etan eta Idoia Jauregi kazetariak parte hartuko du.
Erretiroa hartu duten lagun talde batek oraindik gogoratzen dute 1994ko urtarrileko igande hartan non Tito Gil agertu zitzaiela Madrilgo Sierrako herriko taberna jatetxean. Bere ahots miragarriagatik ezugutu zuten. Izugarrizko arrakasta lortu ondoren, antzerki-promesa handi batean bihurtu ondoren eta ospetsu handiko aktorean bihurtu ondoren bere jaioterrira hitzultzen zen berriz ere. Tito Gilek berehala proposatzen die antzezpen kolektibo handi bat egitea bertako turismoa sustatzeko eta jendea erakartzeko. Herriak jasatzen duen despopulazioa saihesteko azken aukera izango da, baina aktore handi bat behar dute berari erantzuteko. Egun horietan, Espainiako beste punta batean, Paula, laneko errutinagaitik bere amets guztiak zapaldurik ikusi dituen emakumea, Atochako trena hartu eta herri ezezagun bateko geltokira heltzen da.
Luis Landero (Badajoz, 1948) Filologia hispanikoan lizentziatu zen Complutense Unibertsitatean, literatura irakatsi du Madrilgo Arte Dramatikoko Eskolan eta irakasle gonbidatua izan zen Yaleko Unibertsitatean."Juegos de la edad tardía" lanarekin arrakasta lortu zuen eta Kritikaren Saria eta Narratibako Sari Nazionala 1990 sariak irabazi zituen, handik gerora, “Caballos de fortuna”, “El mágico aprendiz”, “El guitarrista”, “Hoy”, “Júpiter” (Arcebispo Juan de San Clemente XV Saria), “Retrato de un hombre inmaduro”, “Absolución”, “El balcón en invierno” (Madrilgo libruu-saltzaileen Gremioaren Urteko Liburuaren Saria eta Dulce Chacon Saria 2015), “La vida negociable” eta "Lluvia fina" goraipatua (Santiagoko Casino Europar Eleberriaren XV. Saria), urteko espainiar eleberririk onena aukeratu zuten literaturaren gehigarri batzuengatik.