Martxoaren 24tik 25erako gauean egingo da Underrunen bigarren edizioa. Metro Bilbaoko ibilbidetik igarotzen den lasterketak ikusmin handia sortu omen du. Izan ere, 1.201 pertsonak aurretik izena eman dute libre dauden ehun dortsalen artean bat lortzeko. Plaza horiek zozkatuko dira ostegun honetan, otsailaren 8an.
Ehun plaza horiez gain, dortsala gordeko zaie pandemiagatik bertan behera utzi zen 2020ko edizioan aukeratuak izan ziren eta etorriko direla berretsi pertsonei. Otsailaren 9tik otsailaren 15era bitartean, saritutako pertsonek lasterketako webgunean eman ahal izango dute izena. Horren kostua 20 euro dira, eta biltzen den diru guztia Haszten elkartera emango zaio; izan ere, elkarte horren zeregina da jarduera fisikoa dibertsitate funtzionala duten haurren artean bultzatzea, kirol inklusibo eta egokituaren baitan.
Lasterketa goizeko ordu batean hasiko da, metro zerbitzua amaitu ondoren. 2018Ko lehenengo edizioan bezala, 7,8 kilometroko ibilbidea Moyuatik Ansioko geltokiraino igaroko da.