Latinoamerika izango da ardatz ‘Gaurkotasunarekiko Topaketak’ zikloa abian jarriko duen saioan. Urtarrilaren 23an, Francisco Valenciak, Diario El Co Latino egunkariko zuzendariak, "El Rumbo de América Latina: De el Salvador a Ecuador" izenburua izango duen solasaldian. Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak antolatuta, EITBko Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dute Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian egingo den tertulia.

"Gaurkotasunarekiko Topaketak" dibulgazio-ziklo bat da. Bertan, zorroztasunetik abiatuta, akademizismotik kanpo gori-gori dauden gaiak sakon aztertzen dira. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatuko dute.

Aurten, fokua Latinoamerikan eta bertan dagoen egoeran jarriko da. El Salvadorreko egoera aztertuko dute, Bukele presidenteak "baketu" duen herrialde hori, mareren eta narkotrafikoaren aurkako gerraren ostean. Era berean, Ekuadorko testuinguru sozial eta politikoa aztertuko da, Gobernuaren eta talde kriminalen arteko gerran murgilduta dagoen herrialdea. Gainera, Javier Mileiren hautaketa eta Lulak Brasilen dituen politikak aztertuko dituzte, besteak beste.

Francisco Valencia kazetariak 1989an hasi zuen bere ibilbidea Co Latinoren zuzendari gisa, baina Diario Latino, Cadena Sonora de la Radio eta ACAN-EFE egunkarietako lantaldeetan ere parte hartu du, besteak beste. Gainera, Brasilgo Enbaxadak El Salvadorren emandako Kazetaritzako Brasil Saria (2000) eta Adierazpen Askatasunaren Saria (Pen American Center, New York, 1991) jaso ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.