Bilboko Aratusteak otsailaren 8tik 13ra izango dira, eta laster izango dute iragartzeko kartela. Gaur goizean, Aratusteetako iragarki-kartela izateko Udalak antolatutako Lehiaketako 6 kartel finalistak aukeratu dira. Botoak urtarrilaren 15etik 21era eman ahal izango dira. Hauek aukeratu dira: “UN CARNAVAL DE PORTADA”, “CARNAVALEANDO SOBRE LA RÍA DE BILBAO”, “SARDINA ROJA”, “SARDINILLA Y CAROLA”, “SUPERCARNAVALES” eta “ETORRI BILBORA”

Hala erabaki du epaimahaiak. Hauek dira kideak: Itziar UrtasunJaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzi eta Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia; Asier Abaunza eta Eider Bilbao, zinegotziak; Idoia UgaldeBilboko Konpartsen ordezkaria; Alicia FernándezRekalde Aretoaren zuzendaria; Iraide Egia, diseinatzaileaAsier Sanz, ilustratzaile eta umorista grafikoa; eta, azkenik, Borja Elorza, Bilbao Historiko merkatarien elkarteko ordezkaria.

Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalitate teknikoa bai gaien barietatea. Kartel horiek 182 lanen artean hautatu dituzte.

BOTOA EMATEKO EPEAK ETA SISTEMA

Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dute. Botoa urtarrilaren 15etik 21era eman ahal izango dute herritarrek, bi modutan:

  • Bertatik bertara, Abandoko udaltegira (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian, izan ere, kartel finalistak erakusgai egongo dira, harik eta hautaketa amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, berriz hau izango da: astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era.
  • Online

Botoa emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da, hala nola NANa, gidatzeko baimena edo antzekoren bat.

Epaimahaiak ere egingo du bozketa. Hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela hautatuko da; bozketa bakoitzaren balioa, ehunekotan, berbera izango da (% 33,3). Horrela, herri-bozketa izango da pisu handiena izango duena, hain zuzen ere online botoen (% 33,3) eta boto presentzialen (% 33,3) baturarekin.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du, eta urtarrilaren 24an aurkeztuko da obra prentsaurreko batean, Bilboko Udaletxean.