Erandioko Udalak Atzagako adineko emakumeei zuzendutako 'Solasaldiak Bizipenak' proiektua jarri du abian
Ekimen honen helburua adineko emakumeek hainbat gairen inguruan dituzten iritziak eta bizipenak jasotzea da
Erandioko Udalak Altzaga auzoko adineko emakumeei zuzendutako 'Solasaldiak Bizipenak' proiektua jarri du abian. Honen helburua adineko emakumeek hainbat gairen inguruan dituzten iritziak eta bizipenak jasotzea da. Ekimen honetan, emakumeek zeregin garrantzitsua izango dute prozesu osoan, eta helburua da adineko emakumeen esperientziak, ohiturak, iritziak eta jakintzak ezagutzea, biltzea eta ikusaraztea. Oraingoan, Altzaga auzoko emakume-talde batekin egingo da, baina asmoa udalerriko beste ingurune batzuetako emakumeekin egin ahal izatea izango litzateke, hurrengo edizioetan.
Jorge González Berdintasuneko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, auzotarrak elkartzeko eta gai horiei buruz hitz egiteko gune bat izango da. "Adineko emakumeei ikusgarritasuna emango dien proiektua da, haien errealitateari, iritziei eta bizi-baldintzei dagokienez", ziurtatu du zinegotziak. Guztira, 10 saio izango dira, eta asteazkenetan izango dira, urtarrilaren 17tik martxoaren 20ra bitartean. Topaketarako lekua Altzagako Jubilatuen Elkartearen lokaletan izango da 18:00etatik 19:00etara.
Landu beharreko gaiak aldez aurretik parte-hartzaileekin adostuko dira. Udalak hainbat gai jorratzea proposatu du, hala nola, beren bizitzetan jardun duten zaintzaileen rola eta horietan izan duen eragina. Proiektuaren azken fasean, esperientzia horren emaitzak erakutsi nahi zaizkie Erandioko herritar guztiei, eta parte hartzen duten emakumeek erabakiko dute zein den formaturik egokiena, erakusketa, hitzaldi ireki edo dokumental baten bidez.