Bilboko Zirkuitua Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da.
- Urtarrilak 18, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia. REZA – Compañía edición limitada. Reza ikuskizunak Yasmina Reza antzerki-idazleari omenaldi eszeniko bat egiten dio. Obra honetan dramaturgia misto bat sortzen da, zeinetan lau antzezlanetako pertsonaiak nahasten diren, egilearen atmosfera eszenikoa eratzeko. Yasmina Reza idazle garratz, zorrotz eta kolosala da. Gizakiaren ikuspegi errukigabea du, baina zinez ulermenez betea, eta bizitza ozpin-zuku goxo batez zipriztindutako zerbait bezala deskribatzen du. Izateari begiratzeko modu maitekor eta krudela.
ERAKUSKETAK
“Expodistrito”, aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:
- Aste osoan
La Bolsako Udaltegia – Robot Dreams – Amets bat marrazten. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Agreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar.
Errekaldeko Udaltegia – Asun Martínez Ezketa - India andre-izena du. “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
Abandoko Udaltegia – Juan Armentia – Tokio. Asfaltoa eta podiuma. Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
Otxarkoagako Udaltegia – José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela – Bilbo bi erliebetan. “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
Begoñako Udaltegia – Iñaki Ortiz Viota – Gure eguneroko argia. Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
LITERATURA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan
- Urtarrilak 16, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak “Irakurtzeari utzi diogu?” izenburuko topaketa hartuko du. Bertan egongo dira Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleak eta Juanra Madariagak moderatuko du.
- Urtarrilak 17, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak “Bidebarrieta Zientifikoa” izeneko hitzaldia hartuko du “Naturaren balioak krisi eko-sozialaren ispilu” izenburupean, Unai Pascual Ekonomia Ekologikoan doktoreak emango duena.
DANTZALDIAK
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.
- Urtarrilak 14, Kasillako Pabillioan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika Orkestra