Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako sariak eta Etorkizun eta Berrikuntza eta Ibilbide Profesionalaren Bizkaidendak sariak banatu ziren BIZKAIDENDAK 2023 galan. Etxebarriko Botika Doneztebe farmaziako Maite Zarragak Erakusleihoen Lehiaketako finalista diploma jaso zuen Ruth Martínez Etxebarriko Merkataritza Arloko zinegotziaren eskutik.

Etxebarriko Udaletxetik Bizkaidendak-eko presidente José Andrés Cebrecosek "kaleko merkataritzaren, hurbileko merkataritzaren, Bizkaiko auzo eta herrietako merkataritzaren eta gure kaleei argia eta zerbitzuak ematen dizkieten establezimenduen garrantzia" azpimarratu zuen. Irabazleak Amorebieta-Etxanoko Lima (lehen saria, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariaren eta José Andrés Cebrecos Goikoetxea Bizkaidendak-eko lehendakariaren eskutik), Abadiñoko Enxebre Ogidenda (bigarren saria, Jesús Garcia de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen eskutik) eta Astrabudua-Erandioko Pollería Charo (hirugarren saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailako Izaskun Artetxeren eskutik) izan ziren. Trapagarango Maxi 'm Peluqueros establezimenduak irabazi zuen Herritarren Botoa saria (Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Leire Sáez Ríos-en eskutik).

Bizkaidendak-ek bi sari berri banatu zituen lehen aldiz: Etorkizuna eta Berrikuntza Urdulizko Bioestética Hiart Intxaurtieta establezimenduari (Eusko Jaurlaritzako Jesús Garcia de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen eskutik) eta Ibilbide Profesionalaren saria Bermeoko Itxasne Gabilondo farmaziari (Bizkaidendak-eko José Andrés Cebrecos Goikoetxea lehendakariaren eskutik), familiak 202 urte baino gehiago baitaramatza bertan.