Galdakaoko Iroa Pekes eta Muebles Alberto saltokiek aitortza jaso dute 2023ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Bizkaidendak-ek, Bizkaiko Merkatarien Elkarteen Federazioak bultzatutako sariketaren bosgarren edizioan, bi denda horiek finalista geratu dira.

Iroa Pekes 0 eta 6 urte arteko haurrentzako arropetan espezializatua dago. Bestalde, Muebles Alberto merkataritza-establezimenduan barne diseinu eta interiorismoan adituak dira.

Galdakaoko Udalak bi dendak zoriondu ditu, herriko saltokien kalitatea azpimarratuz, eta erosketak tokiko komertzioetan, auzokideen dendetan, egitearen garrantzia nabarmendu nahi du.