Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketak Galdakaoko bi saltoki saritu ditu
Iroa Pekes eta Muebles Alberto finalista geratu dira Bizkaidendak elkarteak bultzatutako sariketan
Galdakaoko Iroa Pekes eta Muebles Alberto saltokiek aitortza jaso dute 2023ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Bizkaidendak-ek, Bizkaiko Merkatarien Elkarteen Federazioak bultzatutako sariketaren bosgarren edizioan, bi denda horiek finalista geratu dira.
Iroa Pekes 0 eta 6 urte arteko haurrentzako arropetan espezializatua dago. Bestalde, Muebles Alberto merkataritza-establezimenduan barne diseinu eta interiorismoan adituak dira.
La tienda de ropa zornotzarra Lima, mejor escaparate de Bizkaia 2023
Galdakaoko Udalak bi dendak zoriondu ditu, herriko saltokien kalitatea azpimarratuz, eta erosketak tokiko komertzioetan, auzokideen dendetan, egitearen garrantzia nabarmendu nahi du.