Aldaketak zirkulazioan, Bilbo-Errekalde San Silvestre 2023 lasterketarako
Gordoniz kalea itxi egingo da ibilgailuen zirkulaziorako
Abenduaren 31ean, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, bidegorriaren, oinezkoen eremuaren eta galtzadaren zati bat okupatuko dira, eta, uriko kale batzuk itxi egingo dira zirkulaziorako une jakin batzuetan, "Bilbo-Errekalde San Silvestre 2023" lasterketaren kariaz.
Gordoniz kalea itxi egingo da ibilgailuen zirkulaziorako, León de Uruñuela kalearen eta Errekaldeko plazaren artean (hantxe egongo da helmuga). Trafikoa La Roseta futbol-zelaitik bideratuko dute.
Lasterketak eragina izango du Bilbobusen línea hauetan: 27, 76 eta 77. Informazio gehiago aldaketen eragina izango duten geralekuetan, udal webgunean, sare sozial ofizialetan eta 010 telefonoan (944 010 010).
BILBO-ERREKALDE SAN SILVESTRE TXIKI 2023
Domekan bertan, abenduaren 31n, 10:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Díaz Emparanza Doktorearen kalea itxiko da zirkulaziorako, Errekalde Zubitik igarotzen den tartean, Entrecanales Doktorearen kalearekiko bidegurutzean hasi eta Benito Alberdi kalearekiko bidegurutzeraino, "Bilbo-Errekalde San Silvestre Txiki 2023" lasterketa dela eta. Ordezko ibilbidea hau izango da: Villabaso-Errekaldeberri-Gordóniz-Ciudadela-Benito Alberdi.
Lasterketa Jaén eta Díaz de Emparanza kaleen arteko oinezkoen pasagunetik abiatuko da (Errekalde zubiaren pean), Iralarako norabidean, han zabuak baino harago iritsi eta Mª Victoria Uribe Laso kalearen parean atzerantz itzultzeko, Rekalde zubiraino.
Bi probek iraun bitartean, eragina jasango duten garajeetan sartu eta irteteko baimena emango dute lasterketaren segurtasuneko langileek, betiere jende kopuruak eta lasterketak aukera ematen badute.