Bilboko Konpartsek egitaraua antolatu dute San Tomas azokan, Areatzan eta San Nikolas ondoan jarritako gunean
Besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa egongo dira
Datorren ostegunean, abenduaren 21an, San Tomas azoka izango dugu Bilboko Areatzaren inguruetan. Urtero bezala, Bilboko Konpartsek egitaraua antolatu dute San Tomas azokan, Bilboko Areatzan, San Nikolas ondoan jarritako gunean. Bertan, goizean goizetik hasiko dira 2024. urterako argitaratutako egutegia saltzen. Besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa, 2024ko egutegien salmenta eta otzararen zozketa egongo dira.
Irrati saio batek ekarriko dizkigu egun honen inguruko xehetasun guztiak, Bilbo Hiria irratiaren eskutik, hainbat gonbidaturekin eta, eguerdi aldera zabalduko da gune gastronomikoa. Bertan, txerriki eta indaba anoak banatuko dira. Egutegiekin batera, aukeran, eta jatekoekin batera, doan, baserriko produktuez osatutako otzararen zozketarako boletoak salduko dira eta arratsaldean egingo da otzararen zozketa. Ohi bezala, egutegien salmentatik ateratako diru-etekina gure baserri munduko gizarte ekimen bati emango diogu. Aurten Emakume Baserritarren Elkartea (EBEL) izango da onuraduna.
Bertan, besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa, 2024ko egutegien salmenta eta otzararen zozketa egongo dira. Egunak aurrera egingo du bertso saioarekin 13:00etan: Oihana Bartra, Maite Sarasola, Aissa Intxausti eta Paule Loizaga arituko dira kantuan. 14:30ean gaiteroak izango dugu eta 16:30ean plaza dantza saioa Ke Tomas-ekin. 19:30ean erromeria hasiko da NONBAIT taldearekin eta ordu berean, baina La Bolsatik abiatuta, San Tomaseko Bilbo Kantari saio berezia hasiko da.
Temas
Más en Albisteak
-
'Magiaren Topaketak' ekimenak Otxarkoagan eta Txurdinagan ospatuko du bere 20. urteurrena
-
Uriko auzoen historiak ezagutzera emango ditu Bilbao Izan programak
-
Bilboko Udalak agintaldi honetako Euskararen Aholku Batzordearen lehenbiziko bilera egin du
-
Ibex indizeak % 2,22 egin du behera bankuengatik, eta bere saiorik txarrena sinatu du 2023ko martxoko banku-krisiaz geroztik