Síguenos en redes sociales:

Azkuna Zentroak 200 pertsona inguru bildu ditu gaur Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak bideo bidezko mezu bat bidali du

Bilboko bost ekimenek Eusko Jaurlaritzaren onarpena jaso dute gaur, euskadiko biztanleria migratzailea integratzeko jardunbide egokiak direla eta. Tokiko Immigrazio Kontseiluak, Estrategia Antirrumores, Erlijio Aniztasunean Parte Hartzeko Mahaiak, Emakumea, Osasuna eta Indarkeria programak eta Score entitateak sari bat jaso dute. Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto, bideo bidezko mezu bat bidali du, eta bertan “hiria giza mugikortasunari eta kultura-aniztasunari lotuta dago iraganean, gaur egun eta etorkizunean izango duen eraketan”, aitortu du.

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Harreragune proiektu pilotuaz hitz egin du, “beste lurralde batzuetatik Euskadira datozen pertsonei arreta integrala, informazioa eta aholkularitza eskainiko dien gunea”. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2000. urtean aldarrikatu zuen abenduaren 18a izango zela Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Horren lekuko, Eusko Jaurlaritzak joan den urtean erabaki zuen efemeride hori ospatzea, tokiko administrazioen eta migratzaileak euskal gizartean integratzen parte hartzen duten erakunde eta ekimenen lana eta jardunbide egokiak aitortuz eta sarituz. Jai hau Migrazioaren aldeko Euskal Gizarte Foroari atxikitako euskal udalek sinatutako konpromisoen barruan kokatzen da.

Sari hauen lehen edizioa iaz ospatu zen Zarautzen eta, bertan, eszenatoki gainean, Bilbok hartu zuen aurtengo ediziorako lekukoa. Beraz, gaur, 2023ko abenduaren 18an, Azkuna Zentroko atariak 200 pertsona inguru bildu ditu sari banaketan, sari hori merezi duten bost ekimenen artean.