2022ko ekitaldien barruan Durangoko Udalak programazio kulturalak berreskuratu ditu, pandemiaren textuinguru latza igarota. Udaren agerpena kontuan hartuta, San Agustin kultur guneak "Uda giro" proposatutako programazio bat eskainiko du. Edizio honetan, ekitaldi kultural honek -ekainaren 23an hasitakoa eta irailaren 2an amaituko dena- 17 ikuskizun izango ditu barnean, durangar hiritar guztioi arte eszenikoak eta kultura hurreratzeko.

Udaro bezala, udako programazio honekin arte eszenikoen programazio atsegina eskaintzeko proposamena du durangar hiritar guztientzat: bai negu-ekitaldietan egon diren pertsonei, baita pertsona askorentzat kaleko ikuskizunak baitira arte eszenikoekiko lehen hartu emana.

Programa hau gidatzen duten ardatzak hurrengoak dira:

• Arte eszenikoak eskaintzeko kaleak aprobetxatzea, kalea herritarren eta kulturaren topagune gisa erabiliz.

• Kaleko diziplinak eskainiko dira, areto barrualdean erakutsi ezin direnak.

• Emanaldiak Durangoko plaza eta parke enblematikoetan programatuko dira, eta horietan, halaber, espazioen balio arkitektonikoa erakutsiko da: Santa Ana, Andra Mari, Tabira parkea...

UDA GIROren edizio hau ekainaren 23an hasi eta irailaren 2an amaituko da, eta guztira 17 ikuskizun izango dira programazioko 15 egunetan. Ohikoa denez, haurrentzako ikuskizunetatik hasi eta zirku, dantza, musika, bertsolari, poesia eta antzerki helduetara arteko emanaldiak izango dira, bertako ordezkariak ahaztu gabe.

17 ikuskizun

Horien guztien artean, andaluziarren SIE7E Y medio teatro ikuskizuna nabarmendu behar da. Bertan, karabana baten barruan txotxongiloen mikro antzokiko esketx komikoak ikusi ahal izango dira. Uztailaren 2an etengabeko saioak izango dira, 17: 30etatik 21:00etara.

Horrez gain, harro gaude Miren Agur Meaberen parte hartzeaz, 2021eko Poesiako Sari Nazionala izan zena. Dana Moyaren konplizitate musikalarekin, haren obraren irakurketa gogoetatsua eskainiko du. Jarduera hau San Agustin Kulturguneak eta Bizenta Mogel Liburutegiak batera antolatu dute.

Era berean, hurbileko profesionalei leku bat bilatu nahi izan diegu, hala nola, Imnsömnia musika taldea, Bar Santi, Barre edo Markeliñe antzerki konpainiak eta Elene Carreto durangar dantzaria.

Azkenik, UDA GIRO 2022 edizioaren genero ikuspegiari balioa eman nahi diote antolatzaileek, egile eta dantzari emakume ugarirekin. Baina baita programatutako ikuskizunen lanketan ere: Meri, Mari eta Lari ikuskizunak familia eredu arauemaileei buruzko hausnarketa egiten du, Mikrak trapezio batetik zintzilik dauden botere harremanei buruzko ikuskizuna eskaintzen du. Luze edo Motz-ek, berriz, komikotik jorratzen du gaia, eta Mudak, berriz, autoezagutzari eta errekonozimenduari buruzko hausnarketa garatzen du.